31 de October de 2023

‘Minbiziaren Aurka Aukera Berriak’ izango da aurtengo EITB Maratoiaren leloa

‘Minbiziaren Aurka Aukera Berriak’ izango da aurtengo EITB Maratoiaren leloa

Aurten ere, EITBk bere ohiko “EITB Maratoia” burutuko du, “euskal gizarteari irekia, herritar guztien parte-hartzea bilatzen duena”. Aurtengo arrazoia minbizia da, “Minbiziaren Aurka Aukera Berriak” leloarekin eta ETSren “Aukera Berriak” abestiarekin.

Joan den irailaren 22an EITB Maratoia 2023rako gaia, leloa eta abestia aurkeztu ziren Bilboko EITBren egoitzan, hainbat elkarterekin batera, hala nola Contra el Cáncer de Bizkaia y Araba, Aspanovas, Aspanogi, Bizadelprise, ACAMBI, AECMM, Pausoz Pauso eta Kattalin.

Aurkezpenean Isabel Octavio EITBko Estrategia eta Komunikazio zuzendaria, Marian Ibarrondo Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria eta Iñigo Etxezarreta ETSko abeslaria izan genituen.
Gainera, aurtengo kanpainari hasiera ematen dion bideoklipa ere aurkeztu zen; Usurbilen grabatutako bideo bat, non elkarte ezberdinek parte hartu genuen eta ETSren soinuarekin dantzatzeko eta abesteko aukera izan genuen.
EiTB Maratoia 2023 ekimenak, aurreko edizioetan bezala, herritarren kontzientzia piztu nahi du gizartean garrantzi handia duten arrazoien inguruan. EITB Maratoia proiektua hasi zenetik, duela 22 urte, 7,5 milioi euro biltzea lortu da 119 ikerketa-proiektutarako.