Enpresa eta erakunde laguntzaileak
Zatoz gure komunitatera
ASPANOVASen komunitatearen alde egiten dugu lan, eta uste dugu biderik onena denon artean eraikitzen dena dela. Horregatik, gizarte osoa inplikatzen saiatzen gara, gure proiektuaren partaide eginez eta proiektuan aktiboki parte hartzera animatuz.
Aliatuen bila gabiltza haurren eta nerabeen minbiziaren aurkako borrokan. Autonomoa, kooperatiba edo enpresa bazara eta zure balioak gure balioekin identifikatzen badira, zergatik ez ditugu indarrak elkartzen? Minbizia duten haur, nerabe eta haien familiei kalitateko bizitza sustatzeko tresnak eta baliabideak eskaintzeko.
Babesletza bidezko laguntzak
Gure aliatuek gure laguntza-proiekturen bat osorik edo partzialki babestuz laguntzen digute. Oraindik lan asko dago egiteko haurren eta nerabeen minbiziaren aurkako borrokan. Iraupen-lasterketa da, eta ekarpen orok adingabeko onkologikoei eta haien familiei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak hobetzen laguntzen digute.
Jarri gurekin harremanetan, eta modurik egokiena aurkituko dugu minbizia duten haur eta nerabeen eta haien familien beharrak betetzen laguntzeko.