Boluntariotza

Gure proiektuan sinesten duzu eta gure balioekin identifikatzen zara?

Orduan, leku egokian zaude, aukeratu zure beharretara hobekien egokitzen den boluntariotza eta bat egin gure taldearekin.

Ospitaleko boluntariotza

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Onkologia Pediatrikoko Unitatean, arratsaldeetan eta asteburuetan ospitaleratuta dauden haurrei, nerabeei eta haien familiei laguntzen diete boluntarioek.

Haien zeregin nagusia da ospitaleratze-aldia atseginagoa egiten laguntzea, jarduera ludikoak antolatuz, jolasean arituz eta familiei laguntza eta hurbiltasuna eskainiz. Boluntariotza hau egiteko, ezinbestekoa da ASPANOVASek eskaintzen duen aurretiazko prestakuntza jasotzea.

Aisialdiko jarduerak

Programa honek haur eta nerabe onkologikoei aisialdiaz gozatzeko eta antzeko egoeran dauden beste haur batzuekin harremanak sortzeko aukera eskaintzen die.

Boluntarioek begirale-lanak egiten dituzte jardueretan: taldea lagundu, gainbegiratu eta dinamizatzen dute, haurrek esperientzia segurua, dibertigarria eta aberasgarria izan dezaten.

Ekitaldi solidarioak eta sentsibilizazio-kanpainak

Urtean zehar, ASPANOVASek hainbat ekitaldi solidario eta dibulgatzailetan parte hartzen du.  Jardunaldi hauek gure lana eta haurren minbizia ikusarazteko, funtsak lortzeko eta bazkide kopurua handitzeko balio dute.

Boluntarioen zereginak antolakuntzari laguntzea eta ASPANOVASeko arduradun baten ondoan egotea dira, produktu solidarioen informazio- eta salmenta-mahaian.

Zure lan-eremura zuzendutako boluntariotza

Boluntarioaren ezagutza profesionalak ere oso lagungarriak izan daitezke elkartearentzat. Pertsona askok jartzen dituzte ASPANOVASen eskura beren esperientzia eta prestakuntza argazkigintzarekin, diseinu grafikoarekin, ikus-entzunezkoekin, administrazio-lanekin, ekitaldien antolaketarekin eta abarrekin zerikusia duten lanetan.

Behar puntualak

Lagundu nahi badiguzu, baina ez baduzu denbora askorik, hau zure aukera izan daiteke.

Lagun iezaguzu zeregin zehatz batzuk egiten: deiak egitea, kontabilitatean laguntzea, loteria zigilatzea, elkartasunezko opariak prestatzea, etab.

Zer behar da boluntario izateko

Garrantzitsuena zure gogoa eta konpromisoa dira. Baldintza txiki horiek betez gero, boluntario izateko bidean urrats bat gertuago egongo zara.

Baldintzak

  • Adinez nagusia izatea.
  • Sexu-delituen ziurtagiria izatea.
  • Elkarrizketa pertsonala egitea, konpromiso-maila, prestasuna, kezkak, motibazioa eta abar ezagutzeko.

Prestakuntza

  • Hasierako prestakuntza saio batean parte hartzea. Lankidetzan hasi aurretik, ezinbestekoa da oinarrizko prestakuntza jasotzea, ASPANOVASen lana hobeto ezagutzeko eta gure funtzionamenduaren berri izateko.

  • *Ospitaleko boluntariotza egiteko, online prestakuntza bat eta praktika-aldia egitea beharrezkoa da.

Izena eman

Izena emateko inprimakia bete eta bidali ondoren, ASPANOVASeko boluntariotzaren arduradunak laster jarriko da harremanetan.

Edozein zalantza izanez gero, helbide honetara idatz dezakezu: voluntariado@aspanovas.org

Jarduera hauetarako interesatzen zait boluntariotza:

Ezagutu gaitzazu hobeto

Izena eman, irakurri gehiago ASPANOVASi buruz edo idatzi.