Zer egiten dugu

Minbizia duten adingabeei eta haien familiei laguntzen diegu gaixotasunak irauten duen bitartean

ASPANOVASen, minbizia duten haur eta nerabeei eta haien familiei, gaixotasunaren aurrean, prozesua ahalik eta errazena izan dadin ingurune duin bat sortzea dugu helburu. Horretarako, ekintza eta programa ugari garatzen ditugu.

Arreta integrala da gure lan guztiaren oinarri nagusia, betiere haurren eta haien familiaren egoera medikoa, psikologikoa, hezkuntzakoa eta aisialdikoa hobetzeko.

Gizarte arreta

Baliabideei buruzko informazioa eta aholkularitza eskaintzen diegu, bai elkartearen zein beste erakundeen eskutik.

Arreta Psikologikoa

Familien alderdi emozionalak eta kognitiboak zaintzen dituen Arreta Psikologikoko zerbitzua

Ospitaleko Laguntza

Familia osoa zaintzea eta babestea eta kalitatezko ospitale-bizitza sustatzea

Sentsibilizazioa eta Laguntza Ikastetxeetan

Minbizia duen haur edo nerabearen irakasle-taldeari laguntza eta orientazioa eskaintzen diogu

Aisialdiko Jarduerak Familian

Helburu nagusia da gaixotasunaren prozesutik deskonektatu ahal izatea eta elkarrekin esperientziak partekatzea.

Sentsibilizazio Kanpainak

Minbizia duten haur eta nerabeen errealitatea ezagutaraztea eta gizartea sentsibilizatzea, guztion kontzientzia pizteko helburuarekin.

Zuri laguntzeko gaude

Zer egin diagnostikoa jasotzen duzunean?