Herritarren sentsibilizazioa eta eragina

Gizarte inklusiboagoa eta toleranteagoa eraikitzea

Lurraldeko gizarte eragile guztiekin etengabeko harremana

Minbizia duten haur eta nerabeen guraso kolektibo gisa, beharrezkotzat jotzen dugu lurraldeko gizarte-eragile guztiekin etengabeko harremana izatea.

Gure lanaren beste ardatz bat haurren eta nerabeen minbiziari buruz informatu eta sentsibilizatzea da, familiek bizi duten egoera ezagutarazteko eta herritarren aldetik jaso dezaketen laguntza egokia bultzatzeko.

Bizkaiko herritar guztiengana iristea da gure helburua. Horretarako, azken urteotan, hainbat hitzaldi eman ditugu, informazio-jardunaldiak antolatu ditugu, eta harrera eta laguntza ona izan duten hainbat ekimen eta kanpainatan parte hartu dugu.

Jakina, gure aliatu nagusiak komunikabideak eta kazetariak dira, eta haiekin harreman estua dugu gizarte inklusiboagoa, toleranteagoa eta eraldatzaileagoa eraikitzeko helburu horretan.

Kanpainak

  • Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna
  • Ospitalizatutako Haurren Egun Nazionala
  • Iraila – Sentsibilizazio hilabetea
  • Jaietan ere haur minbizidunen familien alde