Muina ematea
Egin zaitez emaile, muina ematen bizitza ematen duzu
Zer da hezur-muina ematea?
Hezur-muina ematea pertsona baten zelula amak (odol-zelulak sortzen dituztenak) beste pertsona bati ematea da, gaixotasun larrien tratamenduan laguntzeko, hala nola leuzemia edo beste odoleko minbizi batzuk.
Emaile bateragarri baten hezur-muina gaixoaren tratamenduan erabiltzen da, bere sistema immunologikoa eta odol-zelulen ekoizpena berrezartzeko. Prozesua medikuen kontrolpean egiten da, eta gaur egun gero eta seguruagoa eta errazagoa da emailearentzat.
Hezur-muina ematea bizitza salbatzeko aukera izan daiteke, eta elkartasun keinu garrantzitsua da.
Nola egin zaitezke emaile Euskadin?
Lehenik eta behin, Emailearen gidan informatu; eta, pausoa eman nahi baduzu, Osakidetzak prozedura erraz bat du definituta, hau da, bere web-orrian emaile unibertsal gisa erregistratzea.
Ondoren, Transplantea Koordinatzeko Zerbitzuarekin edo Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroarekin hitzordua hartzen da zalantzak argitzeko, odol-analisia egiteko eta baimena sinatzeko.
Hemendik aurrera, hezur-muineko emaileen Estatuko Erregistroaren parte izango zara, behar duen munduko edozein pertsonarentzat.



