Enrollatu

Zer da enrollatua izatea?

Gure balioak zabaltzen eta baliabideak lortzen lagunduko diguten ideia indartsuak dituzten pertsonak sustatu nahi ditu “Enrollatu” proiektuak. ASPANOVASekin bat egiteak esan nahi du haurren eta nerabeen minbiziaren aurka egiten dugun borroka partekatzea, gure proiektuak ezagutu eta horietan inplikatzea, gure mezua hara eta hona eramatea.

“Enrollatu” proiektua gaixotasunaren problematika herritarrei hurbiltzen saiatzen da, estigmak ezabatzeko, desberdintasunak suntsitzeko eta minbizia duten haur eta nerabeen gizarteratzea bere berdinen artean indartzeko. Hartara, gizarteak auziarekin enpatia izan dezan, ASPANOVAS ezagut dezan eta haurren minbiziari buruzko ikuspegi errealagoa izan dezan.

Ideia boteretsuak sortu edo laguntzea

Gure balioak zabaltzea

Minbiziaren ikuspegi erreala erakusten laguntzea

Aspanovas ezagutaraztea

Enrollatu

Nortzuk dira enrollatuak?

Pertsona enrollatuak dira ASPANOVASen proiektuak partekatzen dituztenak; minbiziaren aurkako borrokako heroiak dira, eta, ahal duten modurik onenean, aurrera egiten eta gure mezua zabaltzen laguntzen digute. Enrollatuak, gure enbaxadoreak dira, proiektuari jarraipena ematen dioten eta gizartean zabaltzen laguntzen duten pertsonak.

Ander Txakartegi

Edu Zapata

Eneko Atxa

Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Erakunde eta entitate enrollatuak

ASPANOVASen balioak partekatzen dituzten eta denboran zehar etengabeko lankidetza harremana duten erakunde eta entitateak dira. Gure lagun “enrollatuak” haurren eta nerabeen minbiziaren aurkako borrokan laguntzen dute urteko 365 egunetan, eragina duten eremuetan gure mezua zabaltzen lagunduz.

Gure Enrollatuak

  • Asociación Agrunorte
  • Asociación Kainabera Elorrio
  • Bar La Ribera Bilbao
  • Clínicas Llona Badiola
  • Club de Futbol Zuazo
  • Club Jarrilleros Futbol Sala Portugalete
  • Club Loiola Indautxu
  • Colegio Oficial de Médicos de Bizkaia
  • Colegio Oficila de Enfermería de Bizkaia
  • Gertasport Durango
  • Gorka Zulueta Fotografía
  • Hospital Universitario de Cruces
  • Hotel Arcos de Quejana
  • Hotel Gran Bilbao
  • Literaria Kalean
  • Lorea Espada
  • Meraki Estudio
  • Mungia Igeri Taldea
  • SKAE Actividades Santurtzi
  • Sociedad Coral Bilbao
  • Torre Iberdrola
  • Voluntechies
  • Zuazo Eskola
Enrollatu

Egin zure proposamena

Haur eta nerabeen minbiziaren aurkako borrokan lagundu nahi duzu?

ASPANOVASen egiten dugun lanean sinesten duzu? Gure balioak eta helburuak partekatzen dituzu eta gure mezua noraezean eraman nahi duzu? Minbizia duten Bizkaiko haur eta nerabeen gurasoen elkartean zu bezalako jendearen inplikazioa behar dugu. Jar zaitez gurekin harremanetan formulario honen bidez, eta konta iezaguzu nola “enrollatzen” zaren.

Imprimakia

    DATU PERTSONALAK

    PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIOA:

    Proiektua*

    Metodoa

    Helburuak*

    Data

    Proiektuaren barruan dauden pertsonak*


    * Nahitaezko laukiak

    Hobeto ezagutu gaitzazu

    Hobeto ezagutu nahi baduzu, Aspanovasi buruz gehiago irakur dezakezu gure email-era idatzi.

    Nortzuk gara