AUSARTA EGUNA

Jardunaldi solidarioa minbizia duten adingabeen familien alde

AUSARTA EGUNA, ASPANOVASEK antolatutako ekitaldia baino askoz gehiago da.

Minbizia duten haur eta nerabeen familiei elkartasuna eta babesa adierazteko Bizkaiko jardunaldia da.
Egun berezi honen helburua komunitatea enpatia, lankidetza eta elkartasuna sustatzen duten jarduera
ugariren inguruan elkartzea da. Urtero AUSARTA EGUNA ospatzen dugu Bizkaiko udalerri batean.

Gainera, egunean zehar bildutako diru guztia AUSARTA ZENTROAra bideratuko da: ASPANOVASeko 
minbizia duten adingabeentzako Osasun Integraleko Gunera.

Nola batu zaitezke?

Parte hartu martxan

Eman izena kausa on baten alde elkarrekin ibiltzeko, eta erakutsi babesa eta elkartasuna minbizia duten adingabeen familiei.

Egin dohaintza bat

Lagundu iezaguzu AUSARTA ZENTROA eraikitzen eta mantentzen: ASPANOVASen minbizia duten adingabeentzako Osasun Integraleko Gunea

Produktu solidarioak

Eraman etxera AUSARTA EGUNA oroigarri bat eta babestu gure proiektua

AUSARTA EGUNEAN parte hartu nahi duzu?