Nor gara?

Ezagutu gaitzazu

ASPANOVAS, minbizia duten haur eta nerabeen gurasoen Bizkaiko elkartea, 1989an sortu zen, asistentziaren eta osasunaren arloan zeuden beharrei eta gabeziei erantzuteko.

Gure lana adingabeen eta haien familien egoera medikoa, psikologikoa, asistentziala, hezkuntzakoa eta aisialdikoa hobetzea da, gaixotasunaren prozesu osoan dituzten beharrak kontuan hartuta.

Gogoz, lanez, ahaleginez, oztopoz eta hobetzeko grinaz beteriko urteak izan dira, eta saria izugarria da. Gaur egun, minbizia duten haur eta nerabeen familientzako laguntzak eta zerbitzuak ditugu, gure hasieran ametsa ziruditenak. Hori ez litzateke posible izango erakunde publikoen, osasun-langileen eta minbizia duten adingabeen arazoekin sentsibilizatuta dauden pertsona askoren laguntzarik gabe.

Gauza asko daude oraindik egiteko. Familien beharrak aldatu eta eboluzionatu egiten dira garaien arabera, eta ASPANOVASetik ahal dugun guztia egingo dugu gure familiei gaixotasunaren fase guztietan ematen zaizkien zainketak, tratamendua eta laguntza egokiak, osoak eta kalitatezkoak izan daitezen.

Lan-Taldea

Zuzendaritza batzordea


Zuzendaritza Batzordea minbizia duten adingabeko gurasoek osatzen dute.
ASPANOVASeko kideen asanbladak hautatua, bere lana zuzendu eta elkartearen jarduketa ildoak markatzean datza.

Mª José Martínez

LEHENDAKARIA

Janire Barrio

DIRUZAINA

Unai Alaña

IDAZKARIA

María Ángeles Sanz

BATZORDEKIDE

Xabier Leizea

BATZORDEKIDE

Juan Carlos Fernández

BATZORDEKIDE

Lantalde Teknikoa


Talde teknikoa osasun, laguntza, terapia, erakunde eta komunikazio arloetan lan egiten duten profesionalek osatzen dute, gure helburuak betetzeko.

Ainhoa Fernández

KOORDINAZIOA

Joana Mallea

ADMINISTRAZIO ARLOA

Alba Ortiz

ADMINISTRAZIO ARLOA

Maitane Rodríguez

KOMUNIKAZIOA ETA EKITALDIAK

Naiara Arrieta

GIZARTE ARRETA

Leire Garmendia

GIZARTE ARRETA

Mª Jesús Nicuesa

ARRETA PSIKOLOGIKOA

Boluntariotza


ASPANOVASen boluntariotza da oinarri nagusienetako bat urteko proiektu asko behar bezala gara daitezen. Hortaz, duela urte askoz geroztik gure boluntarioen –75etik gora– lanaren jarraipena sustatzen dugu.

Askotarikoa da taldea, eta erakundearen hainbat alderdi eta ekintza biltzen ditu.

Informazio Gehiago

Hauekin Batera lan egiten dugu