2 de September de 2024
Minbizia duten haur eta nerabeen familiek haurren minbizian hizkuntzaren erabilera hobetzeko beharra azpimarratu dute
Minbizia duten haur eta nerabeen familiek haurren minbizian hizkuntzaren erabilera hobetzeko beharra azpimarratu dute
- ASPANOVAS kide duen FEPNCk “Cáncer infantil sin cuentos” ipuina argitaratuko du irailaren 18an, gaixotasunaz hitz egiteko termino alternatiboak proposatuz.
Haur Minbiziaren Sentsibilizazio hilabetean, erronka hau proposatzen dugu: haur-minbizian hizkuntzaren erabilera hobetzea hezkuntza-arloan edo eremu mediatikoan, besteak beste, estigmak edo irudi estereotipatuak desagerrarazteko, hala nola adingabeak superheroiekin edo borrokalariekin lotzen direnean sortzen direnak. Erronka honi aurre egiteko, Federazioak eta berau osatzen duten elkarteek, horien artean ASPANOVAS, irailaren 18an “Cáncer infantil sin cuentos” ipuina argitaratuko dugu, gaixotasunaz hitz egiteko termino alternatibo eta asertiboak proposatzen dituena.
Gainera, urtero bezala, Bizkaiko hainbat eskolek bat egingo dute ikasleak ospitaleratutako paziente onkohematologikoei laguntzeko mezuak bidaltzera animatzeko diseinatu den jarduerarekin. Gomendioen bidez, ikasleek hausnartuko dute zergatik den hain garrantzitsua hizkuntza enpatikoa sustatzea, eta gizartean errotuta dauden zenbait adierazpenek duten eragin negatiboari buruz.