15 de febrero de 2022

Hainbat ikastola eta ikastetxek parte hartu dute Haur Minbiziaren Nazioarteko Egunean

Hainbat ikastola eta ikastetxek parte hartu dute Haur Minbiziaren Nazioarteko Egunean

Urtero bezela, hainbat ikastola eta ikastetxek parte hartu dute Haur Minbiziaren Nazioarteko Egunean.

Beti uste izan dugu ikastetxeak funtsezko lekuak direla adingabeen garapenerako; beraz. aurten ere, Haur Minbiziaren Egunerako prestatzen den kanpaina ikastola eta ikastetxeetara luzatu dugu.

Jarduera honen helburua da gazteenak jabetzea haurren minbizia errealitate bat dela eta gizarte osoaren arreta merezi duela.

Haur Minbiziari buruzko manifestua irakurtzeaz gain, “bizitzaren zuhaitza” sortu zuten elkarrekin. Zuhaitz hau erabiltzen da, irudikatzeko haurren minbizia sendatzen dela, neurri handi batean, osasun arloko langileen eskuei esker.

Haurrek beren bizitza-zuhaitza margotu dute eskuekin, eta, inguruan, indar- eta esker-mezuak idatzi dizkiete osasun-langileei beren lanagatik eta animo-mezuak bidali  dizkiete minbizia duten adingabeei.